Astigarragako Gazte Asanbladak mus txapelketa antolatu du Zipotzan otsailaren 4rako, arratsaldeko 18:30etan. Izen ematea larunbatean ireki zen eta otsailaren 4ra arte egongo da apuntatzeko aukera, arratsaldeko 18:00ak arte. Zerrenda Zipotza tabernan dago dagoeneko.
Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira eta zozketa eta arauak momentuan bertan azalduko dira. Sariak zeintzuk izango diren, ordea, jakinarazi dute jada asanbladako kideek: lehen postuan gelditzen den bikoteak sagardotegiko afaria eta sagardo kaxa bat eskuratuko ditu; bigarren postuan gelditzen direnek txorixoa eta sagardo kaxa; eta, azkenik, hirugarren bikotea bi sagardo botilekin bueltatuko da etxera.