Amaitzear da Emakumeon Etxeko ikastaroetan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 28a, 00:00
Hilaren 31a izango da izen-emateko azken eguna.

Asteazken hau, hilaren 31, izango da uztaila bitarteko jardueretan apuntatzeko azken eguna.

Emakumeon Etxeak urtarriletik uztailera bitarte ikastaro eta ekintza ugari antolatu ditu eta asteazken honetan, urtarrilaren 31, amaituko da jarduera horietan izen emateko epea.

Zoru pelbikoa lantzeko tailerra, biodantza, elektrizitate ikastaroa, autodefentsa feminista... ikastaro guztiak doakoak dira, eta aurrez abisatuta, haur zaintza zerbitzua ere eskainiko da. Apuntatzeko esteka ondorengoa da: https://forms.gle/9zDWsSxrEXXTahhB7, eta informazio gehiago jaso nahi duenak Emakumeon Etxearekin jarri beharko du harremanetan zuzenean, 648 41 71 57 telefono zenbakira deituta edo emakumeontxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzita.

EGITARAUA

ARROPA TUNEATZA
11:30-13:00
Asteazkenetan

KAFE TERTULIAK

AMATASUNEN TOPALEKUA
17:15-18:45
Hilabetean behin

ZORU PELBIKOA
09:15-11:15
4 saio, maiatzean eta ekainean.

BIODANTZA
17:00-18:30
8 saio otsailean eta martxoan

AUTOZAINTZA TAKTUAREN BIDEZ
18:00-19:30
6 saio, otsailean eta martxoan.

ELEKTRIZITATE 
IKASTAROA
17:00-20:00
9 saio apirilean, maiatzean eta ekainean.

AUTODEFENSA FEMINISTA
Bi saio maiatzean eta ekainean

AUTOEZAGUTZA INTEGRALA
10:00-12:00
10 saio, apirilean, maiatzean eta ekainean

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!