Literatur solasaldia, etzi

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 27a, 00:00

Etzi izango da urtarrileko azken literatur solasaldia, Erriberan arratsaldeko 19:30etan. Irene Vallejoren El infinito en el junco liburuari buruzkoa izango da. Juankar Landak zuzenduko du saioa, gaztelaniaz, eta parte hartzea irekia eta doakoa da. 

 
'El infinito en el junco'  liburuaren sinopsia

«Liburuaren jatorriari buruzko lan liluragarri honetan, Irene Vallejo duela bost mila urte jaio zen tramankulu paregabe baten istorioan sartzen da, egiptoarrek papiro deitu zioten ihi baten potentziala aurkitu zutenean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!