Inauterien usaina dakar otsaileko kultur agendak, eta ez dira ohiko jarduerak faltako

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 27a, 00:00
Aurten ere Astigarragako KDP txarangak girotuko du inauterietako arratsaldea.

Hilaren 10ean ospatuko dituzten inauteriak Astigarragan, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Horrez gain, ikuskizun ederrez gozatzeko aukera izango dute astigartarrek otsailean zehar, eta ohiko jarduerek jarraipena izango dute.

Astigarraga kolorez beteko da otsailean. Prest dute dagoeneko hilabeteko kultur jardueren agenda, eta, zalantzarik gabe, inauterietako ospakizunak izango dira protagonista.

Otsailaren 10ean izango da festa nagusia, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguerdiko 14:00etan bazkaria izango da Foru plazan; bertara bakoitzak bere janaria eraman beharko du, eta aulkiak zein mahaiak Erriberan eskatu behar dira otsailaren 7ra bitarte. Bazkalostean, Foru plazatik abiatuko dira KDP txaranga eta mozorroen desfilea, eta DJ KI ren eskutik, dantzaldiarekin borobilduko dute arratsaldea, Kontxa Etxeberria plazan.

'Almazenean' antzezlanarekin iritsiko dira Gurrutxaga eta Galartza.

 

Zapotxin izango da aurrena ikuskizunen zerrendan

Datorren larunbatean, otsailaren 3an, Hernaniko Zapotxin pailazoak ikuskizuna eskainiko du Erriberan. Agendako jarduerak estreinatuko ditu Zapotxinek, eta ikuskizun ugarik emango diote jarraipena.

Nabarmenenetako bat Iker Galartzaren eta Zuhaitz Gurrutxagaren 'Almazenean' antzerki saioa izango da. Hilaren 24an eskainiko dute emanaldia, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Erriberan.

 

Zapotxin pailazoak eskainiko du hilabeteko lehenengo ikuskizuna.
 

OTSAILEKO KULTUR AGENDA

ASTIGARRAGA

OTSAILAK 3

18:00 'Ai, Zapotxin!: Esan, galtzerdi maitea' ikuskizuna, Erriberan.

OTSAILAK 4

12:00 Santa Ageda bezperako koplak, Aiztondo abesbatzaren eta Txirriskla elkarteko txistularien eskutik. Kalejira. 

OTSAILAK 5-11

09:00-13:00 eta 16:00-20:00 'Emakumeak zientzialari eta teknologo' erakusketa, Erriberan, Gaztelekuan eta Emakumeon etxean.

OTSAILAK 7

18:00 'Haurrak eta pantailak: eragina, kontzientziazioa eta sakelekoen berezitasunak' hitzaldia, Erriberan. 

OTSAILAK 8

17:00 'Mozorro festa ipuin giroan' ipuin kontaketa, Lur Kortaren eskutik. Liburutegian. 

OTSAILAK 10 - Inauteriak

14:00 Herri bazkaria, Foru plazan. 

16:30 KDP txaranga, Foru plazan.

17:30 Mozorroen desfilea, Foru plazatik abiatuta. 

18:30 DJ KIrekin dantzaldia, Kontxa Etxeberria plazan. 

OTSAILAK 11

11:30 Iñude eta artzainen konpartsa, Ergobiko plazatik abiatuta. 

16:30 'Patrick' pelikula haurrentzat, Erriberan.

19:00 'La zona de interés' pelikula, Erriberan. 

OTSAILAK 13

19:30 Euskerazko irakurketa kluba. 'Esnearen kolorekoa' liburua hizpide, Isabel Etxeberriak zuzenduta. Erriberan. 

OTSAILAK 17

17:30 Kaldereroen konpartsa, Ergobiako plazatik abiatuta. 

19:00 'Mira hadi, Eulalia Abaitua andre begietan' arte bisuala eta musika zuzenean, Erriberan. 

OTSAILAK 19-29

09:00-13:00 eta 16:00-20:00 'Eulalia Abaituaren argazkiak' erakusketa, Erriberan. 

OTSAILAK 21

18:00 'Arauak eta mugak: Nola ezarri era asertibo batean?' hitzaldia, Erriberan. 

OTSAILAK 22

17:00 'Besotako ipuinak' ipuin kontaketa saioa, Ane Apikaren eskutik. Liburutegian. 

OTSAILAK 24

19:00 'Almazenean' antzezlana, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreekin. Erriberan. 

OTSAILAK 25

12:30 'Atearen bestaldean' haurrentzako antzerkiaren estreinaldia, Erriberan. 

14:30 XIX Piano Topaketa, Erriberan. 

OTSAILAK 26

19:30 Gaztelerazko irakurketa kluba. 'No te veré morir' liburua hizpide, Juankar Landak zuzenduta. Erriberan. 

OTSAILAK 29

18:00 'Familia zuzenbidea: herentziak eta testamentuak' hitzaldia, Erriberan. 

 

OTSAILEKO TAILERRAK 
Emakumeon etxea

OTSAILAK 6, 13, 20, 27

17:00 Biodantza 

OTSAILAK 7, 14, 21, 28

17:00 Arropa tuneatzea

OTSAILAK 15, 22, 29

18:00 Autozaintza taktuaren bidez

OTSAILAK 24

10:30 Mindfulnessaren onurak hazkuntza garaian

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!