Golden Apple Quartet taldearen azken birak, geldialdia Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 26a, 00:00
Azken birako karteleko argazkia.

Bihar arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia, Erriberan. Sarrerak 'bibe.me' atarian erosi daitezke.

Golden Apple Quartet taldearen bisita izango dute bihar astigartarrek. Gozamenerako aukera paregabea izango dute herritarrek izan ere, laukotearen azken bira izango da, eta hamarkadatan ikusleekin partekatu dituzten abestien ibilbide musikala eskainiko dute, hamarkada bakoitzetik harrera onena izan zuten gaiak oholtzaratuz 'Vamos qu nos vamos' lanarekin. 

Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera emanaldiari eta sarrera 8 euroren truke erosi dezakete helduek, eta 4 euroren truke, 18 urtez azpikoek. Bi modutara erosi ahal izango dira sarrerak; Erriberako leihatilan, edota bibe.me atarian sartuta.

Golden Apple Quartet taldeak 30 urte baino gehiago daramazki musika emanaldiak sortu eta hauek publikoaren aurrean eskaintzen. Taldeak 1990garren urtean egin zuen maila profesionalera jauzi, Donostiako Jazzaldiaren barruan. Hortik aurrera, taldea garatzeko zenbait urrats eman dituzte, beti musika eta umorea uztartuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!