'Barre egin Petritegin!' umore ikuskizuna gaur, Petritegin

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 25a, 00:00
Garmendiak pasako dio lekukoa Plazaolari. Argazkia 2023ko txotx irekierakoa.

Jon Plazaola gonbidatu du Astigarragako Petritegi sagardotegiak, denboraldi berriari ongi etorria emateko.

Astigarragako Petritegi sagardotegiak, 'Barre egin Petritegin!' umore ikuskizunaren hirugarren edizioa aurkeztuko du gaurkoan. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera ekitaldiari, eta ondorengo plana proposatu du Astigarragako sagardotegiak: «ilunabar dibertigarri batez gozatu eta ondoren sagardotegiko menu tradizionala dastatu!». Ekitaldiarekin batera, Petritegik ongi etorria emango dio sagardotegiko denboraldi berriari eta horretarako Jon Plazaola aktore umorista gonbidatu du. 

Aukera begetarianoa edo beganoa ere eskainiko dute, baina horretarako abisatu egin beharko da 943 45 71 88 telefono zenbakira deituta. Ikuskizunerako sarrerak salgai daude dagoeneko www.petritegi.eus webgunean, 49,5 euroren truke: «Umorez hasiko dugu denboraldi berria!».

Aitziber Garmendiak lekukoa Jon Plazaolari

Iaz, 'barre egin Petritegin' umorezko ikuskizuna, Aitziber Garmendia zaldibiarrak eskaini zuen, eta sekulako arrakasta izan zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!