Kontaminazio Akustikoa eta 3zur, kontzertuan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 24a, 00:00

Etzi eskainiko dute emanaldia Erriberan, 19:30etan. Sarrera doakoa da, Batu Musika zikloaren barruan.

Batu Musikari zikloaren baitan, Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolako 3zur eta Kontaminazio Akustikoa taldeek kontzertua eskainiko dute etzi, Erribera kulturgunean, arratsaldeko 19:30etan hasita. Sarrera doakoa izango da.

Iñigo Fachado (perkusioa), Aitor Manterola (gitarra eta koroak) eta Borja Fernandez (baxua eta ahotsa) dira 3zur taldeko kideak. 2017an sortu zen,  pop rock musikaren bidetik. Donostian entsaiatzen dute, Intxaurrondoko musika gelan, eta 2017ko udan ekin zioten elkarrekin jotzeari: «Gure kabuz zenbait kanta grabatu ditugu, eta kontzerturen bat eskaini dugu». Gazteako maketa lehiaketako finalistak ere izan ziren. Taldekide bakoitzak izan du bere ibilbide musikala. 

Kontaminazio Akustikoa taldea ezezagunagoa da, baina aurrerantzean gehiago entzungo ditugu bere rock doinuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!