Bihar arte eman daiteke izena Zipotzak antolatutako mendi irteeran

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 23a, 00:00

Bihar amaituko da Zipotzak antolatutako mendi irteeran izen emateko epea. Hilabete honetako ibilaldia «berezia» izango dela jakinarazi du elkarteak: Urtarrilaren 28an, igandea, Astigarragako mugarrien ibilbidearen zati bat egingo dute, eta jarraian, Zipotzan, babarrun jatea egiteko aukera izango da 15 euroren truk.  Interesa duenak, herriko tabernan dagoen zerrendan apuntatu beharko du, eta bazkarirako dirua momentuan bertan jarri beharko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!