Lilatoia taldean prestatzeko bilera irekia etzi, Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 23a, 00:00
Iaz sortu zuten korrikalari taldearen argazkia.

Arratsaldeko 17:30etan izango da bilera eta garrantzitsua izango da aurretik izena ematea.

Beste urte batez, Lilatoia prestatzeko bilera irekia antolatu du Emakumeon Etxeak, eta ostegun honetan izango da, arratsaldeko 17:30etan: «Aurreko urtean hainbat emakume bildu ginen Lilatoian taldean atera eta elkarrekin entrenatzeko. Aurten ere asmo bera daukagu eta bilera ireki bat antolatu dugu interesa duten kide berrientzat», azaldu dute antolatzaileek.

Egitasmoaren helburuetako bat da bakarka egin daitekeen jarduera talde-kirolean bihurtzea. Iaz, xede horrekin batu ziren 35 astigartar, eta 5-6 lagunetako taldeak osatu zituzten. 

Lilatoian izena emateko honako formulario hau sortu dute Emakumeon Etxetik: https://forms.gle/86eUGYxqCKPazghZ9 eta, ondoren, 14 euroak transferentzia bidez ordaindu beharko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!