Iritsi da Futbol7ko bigarren edizioa Astigarragara

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 23a, 00:00

Bueltan da futbol zazpi txapelketa Astigarragan. Iaz antolatu zen lehen aldiz eta izan zuen arrakasta ikusirik, herriko gazteek berriz antolatzea erabaki dute. Aurten, otsailaren 10ean izango da, goiz osoan zehar. Kartulina bat egongo da Ikatzan, taldeak bertan izena eman dezaten, eta apuntatzeko azken eguna urtarrilaren 26a izango da. Herri osoari zabaldu zaio deialdia. Halaxe adierazi dute antolatzaileek: «Norbaitek jolastu nahi badu eta ez badu talderik, esan dezala eta ekipo bat jarriko zaio».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!