'Herri txiki' Zamalbidera heldu da

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 23a, 00:00
19:30etan ekingo diote saioari.

Etzi eskainiko dute showa Zamalbideko frontoian, arratsaldeko 19:30etatik iluntzeko 21:00ak bitarte.

'Herri txiki infernu handi' Zamalbidera heldu da. Datorren ostegunean, urtarrilak 25, ETB1eko saioko kideak Zamalbideko pilotalekuan izango dira bertako bizilagunei grabaturiko elkarrizketak eta monologoa aukezten.

Arratsaldeko 19:30etatik iluntzeko 21:00ak bitarte izango da saioa eta publikoari irekia izango da. Bertan izango dira Mikel Pagadi eta Miren Nogales aurkezleak euren monologoekin, eta betiko lez, Sebastian Lizaso azpeitiarrak borobilduko du ikuskizuna herritarrei eskainitako bertsoekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!