Neguko arropa biltzeko kanpaina, Emakumeon Etxean eta Zipotzan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 22a, 00:00

Bi jasotze puntu jarri dituzte Astigarragan; bat Emakumeon Etxea eta bestea, Zipotza.

«Kalean bizi beharra gogorra da, eta are gogorragoa neguan», kexa adieraziz, Astigarragako Emakumeon etxeak eta Zipotzak bat egin dute 'Neguko arropa biltzeko' kanpainarekin. «Urrutira joan gabe Donostian bertan 300 pertsona baino gehiago dira kale gorrian bizi direnak, eta 'La Sirena' aterpetxea irekitzeari uko egin zaio», azaldu dute. 

Horregatik, «arazo honi soluzio bat» emate aldera, neguko materiala jasotzeko puntu bana jarriko dute; bat Emakumeon etxean, astelehenean, asteartean eta ostiralean goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta asteazken eta ostegunean 16:00etatik 19:00etara; Zipotzan, berriz, astelehenetik igandera, goizeko 11:00etatik gaueko 21:00etara izango da horretarako tartea. 

Ondorengo materialak behar dituzte, mantak lo zakuak, txamarrak, arropa termikoa, eskularruak, bufandak, txanoak, galtzerdiak, eta oinetakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!