Jon Plazaola umoregilea Petritegin arituko da datorren ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 20a, 00:00

Urretxuarra izango da 'Barre egin Pertritegin!' ikuskizunaren hirugarren edizioko protagonista.

Txotx denboraldia umoretsu hasi nahi dute Astigarragako Petritegi sagardotegian. Horregatik, hirugarren urtez, 'Barre egin Petritegin!' ikuskizuna prestatu dute datorren ostegunerako, hilaren 25erako. 

Aurtengoan Jon Plazaola aktore eta umoregilea izango da protagonista. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da bakarrizketa, eta ondoren sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Aukera begetarianoa edo beganoa ere eskainiko dute, baina horretarako abisatu egin beharko da 943 45 71 88 telefono zenbakira deituta. 

Ikuskizunerako sarrerak salgai daude dagoeneko www.petritegi.eus webgunean, 49,5 euroren truke: «Umorez hasiko dugu denboraldi berria!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!