Bertso saio musikatu solidarioa gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 28a, 10:12

Bertso saio musikatu solidarioa izango da gaur, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan. Iñurri elkartearen eskutik, minbizia modu batera edo bestera jasatea tokatu zaienei laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko proiektu solidarioa izango da, gertutik bizitako esperientzien harira. Bertsolariak Alaia Martin, Maialen Akizu, OIhana Iguaran eta Onintza Enbeita izango dira, eta musikariak, berriz, Gari Otamendi eta Ixak Arruti.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!