Ezust Duoren kontzertua gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 8a, 00:00

Ezust Duok kontzertua eskainiko du gaur, Erriberako terrazan. Garazi Navas akordeoiarekin eta Ignacio Arakistain pianoarekin arituko da 20:00etatik aurrera, eta sarrerak zortzi euroko kostua izango du bertaratzeak. Bikoteak Astigarragako Eragiyok taldearekin kolaboratu izan du, baina oraingo honetan beren proiektu berria ezagutzera ematera datoz, batera jotzen ez diren bi instrumenturekin musika klasikoa, zinema-musika, tangoa eta jazz pixka bat ere nahastuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!