Ensamble Diatessaron taldea entzuteko aukera izango da gaur, Erriberako terrazan. Sarrerak zortzi euroko kostua izango du helduntzat, eta lau erokoa adin txikikoentzat. Rafael Bonavita (gitarra barrokoa), Inmaculada Aramburo (biolin barrokoa), eta Elena Martínez de Murguia (zango-biola eta zuzendaria) dira Ensamble Diatessaron osatzen duten musikariak eta “Musika amaigabea, errenazimentutik Barrokora eta gehiago” da eskainiko duten kontzertua.