Hnuy Illa dantza erakustaldia gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 28a, 10:18

Hnuy Illa dantza erakustaldia izango da gaur, Erribera Kulturgunean, arratsaldeko 20:00etan. 2008. urtean sortutako ikuskizuna, 2020. urtean
berrikusi eta eguneratu dute Kukai Dantzak eta Tanttaka Teatroak. Joseba Sarrionandiaren poesian inspiratutako ikuskizuna da, idazlearen unibertsora dantza, kantu eta ikus-entzunezkoen bidez begiratzen duena, iradokizunez betea. Helduen sarrerak zortzi euroko kostua izango du,  eta adin txikikoek lau euro ordaindu beharko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!