Astebururo izango dira jarduera bereziak Astigarragako Gazte Lokalean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 14a, 00:00

Gazte Lokalean bertan izango dira ekintzak.

Jolasak, txapelketak eta ikastaroak antolatu dituzte. Astean zehar Lagunki saioak izango dira lokalean. 

Urtarrilerako plangintza ederra osatu dute Astigarragako Gazte Lokaleko kideek. Astebururo izango dira jarduera bereziak, eta astean zehar Lagunki saioekin jarraituko dute.

Gaur bertan jolaserako tartea izango dute bertaratzen direnek. Dobble jolas ezagunaren bertsio erraldoia prestatu dute, eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera horretan arituko dira.

Datozen asteburuetarako, berriz, mahai jolasak, ping-pong txapelketa, sukaldaritza tailerra edota 'Ihes egin' jolasa prestatu dituzte.

Ordutegiari dagokionez, astelehenetan itxita egongo da lokala; asteartetik ostegunera eta igandeetan arratsaldeko 17:00etan irekiko dute; eta larunbatetan 16:30etan.

ASTIGARRAGAKO GAZTE LOKALEKO EGITARAUA

GAUR

17:00 Dobble erraldoia.

URTARRILAK 20

16:30 Mahai jolasak.

URTARRILAK 21

17:00 Ping-pong txapelketa.

URTARRILAK 27

16:30 Sukaldaritza.

URTARRILAK 28

17:00 Ihes egin.

*Astelehenetan itxita egongo da Gazte Lokala.

*Asteartetik ostiralera Lagunki saioak egingo dituzte, 17:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!