'Bill Kwai eta museoaren lapurreta' eta "Ellas hablan" filmak ikusteko aukera izango da gaur, Erriberan. Haurren filma 16:30etan hasiko da eta helduena berriz, 19:00etan. 'Ellas Hablan' 2023an film luze onenaren Oscar sarirako izendatutako hamar filmetako bat izan zen eta gidoi egokitu onenaren Oscar saria irabazi zuen. Emakume talde baten istorioa kontatzen du, Zibilizaziotik isolatutako kolonia erlijioso batean bizi dena eta abusuak jasan ondoren beren bizitzak berreskuratu nahi dituena.