Berdintasunaren bidean, gizonezkoek dituzten erronkak eta zailtasuna hizpide gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 16:12

Parekidetasuna lortzeko, gizonezkoek dituzten erronkak eta zailtasuna  izango dira hizpide gaur, Erribera Kulturgunean. Egoitz Arbiol hernaniarrak gidatuko du saioa,  hiruki larroxako kideak, azpimarra jarriz kontzientziazioaren eta konpromiso kolektiboaren beharrean. Halaber, berdintasunaren bidean eta maskulinitatearen eraikuntzan azpimarragarriak diren aukera eta korapiloak azalduko ditu. Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!