Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira, mahai ingurua antolatu da gaurko, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 18a, 15:52

Indarkeria matxistaren aurkako eguna iristear da,  eta gauzak hala, mahai ingurua antolatu da gaurko, Erribera Kulturgunean: 'Indarkeria matxista kasuen aurrean, zein aukera ta behar ditugu?'. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da saioa eta bertan izango dira Garazi Plazaola, Irule abokatuakeko kidea;
Aloña Oiartzabal psikologoa; eta 'Guerreras' elkarteko kide bat, hots, indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeen elkartea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!