Giza irudia lantzeko tailerra eskainiko da gaur eta etzi, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 16a, 15:33

Giza irudia lantzeko tailerra eskainiko du gaur eta etzi Astigartek, Erribera Kulturgunean. Gaurko tailerra 18:30etatik 20:30ak arte izango da, eta etzi,
larunbata, 11:00etatik hasita 13:00ak arte eskainiko da. Pertsona bakoitzak bere ezagutza mailatik abiatuta figuraren irudikapena landu ahalko du modelo profesional batekin. Irakasleek gidatuta hainbat atal landuko dira, besteak beste: tamaina eta proportzioa, erritmoak, bolumenak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!