Bihar amaituko da txotx irekierara joateko sarreren zozketan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 9a, 00:00

Bost sarrera bikoitz zozketatuko ditu Astigarragako Udalak hilaren 16ko irekiera ekitaldirako. Zozketan parte hartu nahi dutenek bihar arte izango dute apuntatzeko aukera, alkatetza@astigarraga.eus helbidera idatzita, edo, bestela, zuzenean 943 55 05 75 telefonora deituta. Parte hartzeko baldintza astigartarra izatea da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!