ETS taldeko Iñigo Etxezarretak irekiko du aurtengo txotx denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 8a, 19:01

Abeslari gasteiztarra izango da 2024ko txotx denboraldia irekitzeko arduraduna. 

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, XXXI. Sagardo Berriaren Eguna izango da urtarrilaren 16an. Bertan hasiko da 2024ko txotx denboraldia, eta dagoeneko jakinarazi dute nor izango den irekiera egiteko arduraduna: ETS taldeko Iñigo Etxezarreta abeslaria. 

Hasteko, Etxezarretak sagarrondo bat landatu beharko Erribera kulturguneko plazan, eta ekitaldi sinboliko horren ondoren, Alorrenea sagardotegian oihukatuko du 'Gure sagardo berria' esaldia. 

XXXI. Sagardo Berriaren Eguna - Urtarrilak 16

ASTIGARRAGA

12:00Prentsaurrekoa Erribera Kulturgunean. Bertan azalduko dira 2023ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren sektoreko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: ETS taldeko Iñigo Etxezarretak sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Alorrenea sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek zein kultur taldeetako ordezkariek ETS taldeko Iñigo Etxezarreta soka dantzan parte hartzera gonbidatuko dute sagardo berria dastatzeko.
13:45Alorrenea sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda sagardo berria dastatuko du ETS taldeko Iñigo Etxezarretak eta horrekin, 2024ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, sagardotegiko ohiko menua dastatzeko bazkaria izango da.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!