Familian euskarazko mahai jolas berrienak ezagutzeko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 1a, 15:18

“Jolas Molaz” familian euskarazko mahai jolas berrienak ezagutzeko, horiekin jolasteko eta gozatzeko egitasmoa da. Txatxilipurdi elkartearen eskutik, adin tartearen araberako 3 txoko antolatuko dira, Erribera Kulturgunean, hezitzaile banarekin. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak bitarte egongo da bertaratzeko aukera eta adin tarteak honako hauek dira: 3 -5 urte, 6-8 urte eta 9 urtetik gora. Haurrek gurasoren batekin etorri behar dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!