Jolas aretoan, azkeneko eguna

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 5a, 00:00

Gaurkoa da Astigarragako jolas aretoa zabalik egongo den azken eguna.  Hilaren 2tik dago irekita, eta helburua da 8-12 urte bitartean dituzten haurrek eguberrietako oporretan lagunekin jolasteko txoko bat izatea. Kiroldegi azpian dago kokatuta aretoa eta ikastolaren atzeko aldetik sartu beharko da. Hauxe da ordutegia: 11:00etatik 13:00ak arte, goizez, eta 16:00etatik 18:30ak bitartean, arratsaldez. Sarrera doakoa da eta bertaratzen diren haurrek hamaika jolasetan aritzeko aukera izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!