Final laurdenetan gaur, Ekain Lizeaga

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 5a, 00:00

Ekain Lizeaga astigartarrak final laurdenetako partidua jokatuko du gaur, Lezamako pilotalekuan, Aimar Egiguren azpeitiarraren aurka. LXIV. Lezamako Txapelketako partidua izango da, Juan Mari Dañobeitia pelotari ohiaren oroimenez. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera jaialdiari, baina aurretik beste partidu bat izango da, bigarren mailako promesen binakakoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!