Hodei Magoa gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 29a, 00:00

Magia saioa izango da gaur Erribera kulturgunean, Hodei Magoaren eskutik. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da ikuskizuna. Eszenaratze bisual batez hornitutako show haundia izango da, erritmoz eta umorez betetakoa, publiko guztientzat. Haurren sarrerak 3 euroan eskuratu daitezke, eta helduenak 6 euroan, Astigarragako Udalaren webgunean edo ordubete lehenago Erriberako leihatilan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!