Jolas aretoa gaurtik, urtarrilaren 5era

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 26a, 00:00

Astigartarrek entretenitzeko nahikoa jarduera izango dituzte Gabonetan herrian bertan antolatutako jarduerekin. Horietako bat izango da jolas aretoa, eta gaurtik urtarrilaren 5era arte izango dute astigartar gaztetxoek bertan jolasteko aukera, ondorengo ordutegian: 11:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 18:30etara. Kiroldegiko azpiko aretoan izango da, ikastolatik sartuta.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!