Gaur itxiko du AHOBER zikloa Eragiyok abesbatzak, herriko elizan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 23a, 00:00

Eragiyok AHOBER zikloaren bigarren kontzertuan.

Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera kontzertuari eta doakoa izango da.

Eragiyok abesbatzak AHOBER zikloa itxiko du gaur, Gabonetako kontzertu bereziarekin. Emanaldia 19:00etan izango da, herriko elizan, eta Matias Sagreras organista argentinarra eta Oiasso Boskotea harizko talde gipuzkoarra izango dituzte bidelagun. 

Kontzertu horrekin amaiera emango diote lehen aldiz Astigarragan egin den ahots berdinen abesbatza zikloari, Eragiyokek Astigarragako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Abesbatzen Elkartearen laguntzaz antolatu duena.

Bigarren ekitaldiari begira

Aurreko bi emanaldietan, JATORKI Ahots Zuriak Bilboko emakumeen taldearekin eta Voces Grabes de Madrid gizonezkoen abesbatzarekin aritu ziren eta aurtengo emanaldiak gaur amaituko dituzten arren, antolatzaileak dagoeneko lanean ari dira 2024an egingo den bigarren ekitaldiari begira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!