Eragiyok-en kontzertua, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 22a, 00:00

Eragiyokek AHOBER zikloa itxiko du Gabonetako kontzertu bereziarekin. Matias Sagregas organista argentinarrarekin eta Oiasso Boskotea harizko talde gipuzkoarrarekin arituko dira, bihar, herriko elizan, 19:00etan. Kontzertu honekin amaiera emango zaio Astigarragan lehen aldiz egin den ahots berdinen abesbatzen zikloari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!