Norberto Almandoz musika eskolako ikasleen lehen hiruhilekoko entzunaldien hirugarren eta laugarren saioak eskainiko dituzte gaur eta etzi. Gaur arratsaldeko 17:30etan, txikiek piano entzunaldia eskainiko dute, 19:00etan, helduen txanda izango da; eta 20:00etan, piano eta ahots kontzertua eskainiko dute saioari amaiera emateko. Etzi, arratsaldeko 17:30etan eskainiko dute piano entzunaldia. Entzunaldi guztiak Erriberan izango dira.