Astigarragako Astiko merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak Gabonetako GauTOPA ospakizuna antolatu du, abenduaren 22rako. Herria gabon giroan murgiltzea helburu hartuta, ekintza ugari izango dira Kontxa Etxeberria plazan, arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:00etara.
Astiko elkarteak txokolate, bizkotxo eta txistorra banaketa egingo du, eta Olentzero eta Mari Domingiren gutuna jasotzeko postontzi haundi bat egongo da plazan. Jai amaieran, euskerazko produktuen hiru opari lote zozkatuko dira gutuna postontzira bota duten haurren artean.
Aipatutakoez gain, haurrentzat tatuaje tailerra, Gabonetako postalen tailerra, eta argazki estudio bat antolatu dira. Elkarteak herritarrak animatu ditu baserritarrez jantzita etortzera, estudioan gabon argazkiak ateratzeko. Arratsaldea, Astigarragako gazteek osatutako '3ttu erromeya' musika taldeak girotuko du.
Astiko elkarteak eskerrak eman nahi dizkie urte osoan zehar Astigarragako denda eta tabernetan kontsumitu duten herritarrei, eta Gabonetan ere bertako komertzioetan kontsumitzera animatu ditu.