Gabonetako kontzertua eskainiko dute gaur Astigarragako musikariek

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 17a, 00:00

Eguerdiko 12:30etan hasita, gabonetako kontzertua eskainiko dute Astigarragako musikariek. Norberto Almandoz musika eskolako ikasleak hasiko dira, eta Aiztondo abesbatzak emango dio jarraipena. Erribera kulturguneko aretoan izango dira kontzertu guztiak, eta sarrera doakoa izango da.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!