'Karpeta urdinak' dokumentala proiektatuko dute gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 14a, 00:00

Gaur arratsaldean, 18:30etan, tortura psikologikoari buruzko 'Karpeta urdinak' dokumentala proiektatuko dute Erribera kulturgunean. Ander Iriartek sortutako dokumentala da, eta bi orduko proiekzioaren ondoren, zuzendariarekin hitz egiteko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!