Musika entzunaldiak, ostiraletik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 13a, 00:00

Trikitilariak eta panderojoleak izango dira lehenengoak.

Norberto Almandoz musika eskolako ikasleek entzunaldiak eskainiko dituzte abenduaren 15etik 22ra.

Lehenengo hiruhilekoan prestatutako kontzertuak eskainiko dituzte Astigarragako Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek datozen egunetan. Erribera kulturguneko aretoan izango dira kontzertu guztiak, eta doakoa izango da sarrera. 

Ostiral honetan trikitixa, pandero eta eskusoinu taldeen txanda izango da. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dute kontzertua. 

Gainontzeko kontzertuak datorren astean izango dira: abenduaren 19an bateria entzunaldia izango da arratsaldeko 17:00etan, eta haize instrumentuena arratsaldeko 19:00etan; abenduaren 20an pianojoleen txanda izango da, 17:30etan txikiak arituko dira eta 19:00etan helduek hartuko dute lekukoa; azkenik, abenduaren 22an ere piano entzunaldia eskainiko dute, arratsaldeko 17:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!