Mintzalagunen topaketa egingo dute bihar, Ikatza tabernan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 13a, 00:00

Bihar arratsaldeko 18:00etan 'Kaixo, mintzalagun!' dinamika egingo dute Astigarragako Ikatza tabernan. Bertan Mintzalagun taldeak elkartuko dira, eta bakoitzak bere bizipenak kontatzeko baliatuko dute tartea. Dinamikan parte hartzen hasi nahi duten pertsonak «ongi etorriak» izango direla nabarmendu dute antolatzaileek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!