Gaur arratsaldez, Kale nagusia moztuta egongo da ibilgailuentzat

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 12a, 08:19

Gabonetako argiak jarriko dituzte, eta beraz, ibilgailuentzako moztuta egongo da Kale Nagusia eguerdiko 14:00etatik 22:00etara.

Gaur, Gabonetako argiak jarriko dituzte Astigarragako Kale Nagusian. Hori dela eta, kalea itxita egongo da Pelotari kaletik, eguerdiko14:00etatik gaueko 22:00etara.
Apeztegi plaza eta Amarrandegiko bizilagunak Foru plazatik sartu beharko dira euren ibilgailuekin garajeetara iristeko. Apeztegira iristeko Foru plazatik sartu, Joakin Maiz kaleko aldapa jaitsi eta Apeztegiraino kontrako noranzkoan joan behar dute. Amarrandegikoek Foru plazatik sartu, Joakin Maiz kaleko aldapa jaitsi eta zuzen jarraituz joango dira garajeetara.
Amaitzeko, Udalak jakinarazi du Gabonetako argiak abenduaren 15ean piztuko direla, eta urtarrilaren 7ra arte iraungo dutela piztuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!