Gipuzkoako Paleta Gomazko txapelketa gehienak amaitu dira, baina oraindik jokoan dago gizonezkoen hirugarren mailakoa. Bertan, Luluaga eta Urdangarin bikote astigartarra kanporatua izan da, asteburuan, finalerdietan. Txomiñenen jokatu zuten Beloki 1 taldearen aurka eta nahiz eta 25-23 irabazi ezin izan dute finalera sailkatu. Joanekoan 25-17 galdu zuten Zumarragan, Andueza eta Rodriguez bikotearen aurka.