'Kaixo, mintzalagun!' egitasmoa datorren ostegunean, Ikatza tabernan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 11a, 00:00

Urtero bezala, behin ikasturtea hasita, Kaixo, mintzalagun! ospatuko dute Astigarragako Ikatza tabernan, datorren ostegunean, abenduaren 14an, 18:00etatik aurrera. Mintzalagun-taldeak bertan elkartuko dira eta elkar ezagutzeko aukera izango dute. Elkarren berri izango dute eta bakoitzak bere bizipenak kontatzeko baliatuko dute esperientzia. Jan-edanak izango dituzte eta sorpresatxoak ere bai! Talderen batean hasi nahi duena ongietorria izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!