Defentsa pertsonala ikasteko aukera astelehenean, Zilegi Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 8a, 00:00

Astigarragako Zilegi Eskolak, defentsa pertsonalari buruzko tailerra antolatu du datorren astelehenerako, eta abenduaren 20rako. Xabier Miguelezek eskainiko ditu saioak, eta azaldu du defentsa pertsonalerako oinarrizko baliabideak erakutsiko dituela. Saioak Astigarragako AEK Euskaltegian izango dira: astelehenean, arratsaldeko 18:00etan hasita, eta asteazkenean, goizeko 09:30etan hasita. Bi saioak doakoak dira eta euskeraz eskainiko ditu Miguelezek. Parte hartzeko interesa izanez gero, aldez aurretik eman behar da izena: 663 043 314 zenbakira deituta; edota zilegieskola@aek.eus-era idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!