Herritarrei 'Gaitu'rekin bat egiteko deia, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 7a, 00:00

Edozein gailu eletronikotan, 'Gaitu.eus'en sartuta hartu daiteke parte. 

Gaitu' kanpaina jarri dute martxan, Euskal Herri mailan Nazioarteko Common Voice proiektua sustatzeko helburuz. Programa honen sustatzaile nagusienak dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Librezale Elkartea eta Euskaltzaleen Topagunea. Astigarragako Udalak 'Gaitu' proiektuan parte hartzeko deia luzatu die herritarrei.

Ekimen honekin, ahalik eta herritar gehienen ahotsak bildu nahi dituzte «adimen artifizialekin euskera egin ahal izatea sustatzeko». 

«Auzolan digital» moduan definitu dute proiektua: «Ahots asko eta askotarikoak grabatu nahi dira; adin, genero, doinu, ahoskera eta hizkera desberdinetakoak. Zenbat eta ahots gehiago lortu, orduan eta aukera gehiago eremu digitalean ere euskararen presentzia areagotzeko». 

 Parte hartzeko edozein ordenagailu, mugikor edota bestelako gailu batetik gaitu.eus atarian sartu eta 'eman zure ahotsa' botoiari sakatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!