Astigarragako Udalak 12.359.152 euroko aurrekontua izango du, datorren urtean

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 2a, 00:00
Inbertsio esanguratsuena Apeztegiko igogailua izango da.

Herritarrentzako politika eta zerbitzu sozialen atalak aurrekontu osoaren %39 hartzen duela jakinarazi du Udalak. Diru-sarreren, gastuen, inbertsioen eta ekarpenen datu-taulak 'Kronika.eus'en irakurgai.

Astearteko osoko bilkuran onartu zuten 2024ko aurrekontua, EH Bilduren aldeko bozkekin, PSE-EEren eta EAJren aurkakoekin. Aurrekontu hau auzoetan egindako bileren ostean eta sail desberdinen beharrak entzun ondoren osatu dute. Udal Gobernuak proposamena aurkeztu zuen urriaren 31ko ogasun batzordean, eta emendakinak aurkezteko epea pasa ostean, azaroaren 28ko osoko bilkuran onartutzat eman, eta atzo aurkeztu zuten prentsa aurrean.

 

12.359.152 euroko aurrekontua

Astigarragako 2024ko udal aurrekontuak 12.359.152 euro izango ditu, iaz baino 1.285.130 euro gehiago, hau da, %11,61 gehiago. Hala, igoeraren arrazoiak elkarbanatu ditu Udalak: «igoera hori diru-sarreren gorakadagatik gertatu da; batetik, Foru Funtsaren, Aldundiak herrien artean banatzen duen ekarpena, igoeragatik, (640.699 euro gehiago, hau da, %11 gehiago); bestetik, udal zergen eta tasen igoeragatik eta hauen erroldaren eguneraketarengatik (423.000 euro gehiago); eta azkenik, herriko hainbat harrobietan egingo diren betelanengatik kobratuko den tasarengatik (200.000 euro aurreikusten ditugu)». Eta azkenik, udalak duen diru-funtsarengatik, gordailu batengatik, 140.000 euroko interesak kobratuko ditu.

 

                                                          2024KO AURREKONTUA: DIRU-SARRERAK

Kapitulua

2024

2023

Aldea %

1

Pertsonaleko gastuak

3.218.134,12

2.799.119,19

14,97

2

Ondasun arruntak eta zerbitzuak

6.133.862,36

5.736.418,33

6,93

3

Finantza gastuak

0,00

1.000,00

-100,00

4

Transferentzia arruntak

1.642.633,33

1.629.610,33

0,80

5

Inbertsio errealak

1.278.000,00

830.000,00

53,98

6

Kapital transferentziak

86.522,19

77.457,47

11,70

Guztira

12.359.152,00

11.073.605,32

11,61

 

 2024KO AURREKONTUA: GASTUAK
 

Kapitulua

2024

2023

Aldea %

1

Pertsonaleko gastuak

3.218.134,12

2.799.119,19

14,97

2

Ondasun arruntak eta zerbitzuak

6.133.862,36

5.736.418,33

6,93

3

Finantza gastuak

0,00

1.000,00

-100,00

4

Transferentzia arruntak

1.642.633,33

1.629.610,33

0,80

5

Inbertsio errealak

1.278.000,00

830.000,00

53,98

6

Kapital transferentziak

86.522,19

77.457,47

11,70

Guztira

12.359.152,00

11.073.605,32

11,61

 

Gastuak

Gastuei dagokienez, Astigarragako Udalak azaldu du pertsonalaren eta inbertsioen kapituluek izango dutela «hazkunde nabarmena»; izan ere, pertsonalaren kapituluak %14,97 egingo du gora hainbat arrazoiengatik. «Batetik, langileen soldata %3 igotzea aurreikusi dugu eta bestetik, hainbat lanpostu berri edo hainbat lanposturen jardunaldia luzatuko dugu. Lanpostu berrien sorrera edota luzatzeak, hainbat sailen igoera nabarmena eragingo du», azaldu du Udalak. 

Udaltzaingoari dagokionez, plaza lortu berri duten hiru udaltzain, Arkautera joan beharko direla azaldu dute Udal Gobernu Taldeko kideek: «legez dagokien prestakuntza osatzera eta bitartean haiek ordezkatzeko beste hiru udaltzain kontratatu beharko ditugu. Gainera, udaltzain zerbitzuaren beharrei hobeto erantzun ahal izateko, udaltzainen jardunaldia %15ean areagotzeko aukera aurreikusi dugu». Honek guztiak, beraz, ia 184.000 euroko gastu gehigarria eragingo du. Era berean, Udalak gehitu du, 50.000 euro aurreikusi direla auto elektriko berri bat erosteko.

Administrazio orokorrean, berriz, 113.812 eurokoa izango da igoera, «Udalaren babes juridikoa areagotzeko Administrazio Orokorreko teknikariaren funtzionario plaza sortuko delako», arrazoitu du Udalak. Kulturan ere, lanpostu berriak sortuko dituzte: «atezain administrariarena eta liburutegian praktiketan egongo den pertsonarena, hain zuzen ere». Astigarragako Udalak dio inbertsioen kapituluak izango direla igoera nagusiena; hau da, 448.000 euro gehiago, guztira 1.278.000€, ia %54 gehiago.

 

 

Inbertsioa

Apeztegiko igogailua

545.000

Lur-erosketak

160.000

Nabarra Oinatzeko lokala

124.000

Entsegu gelak

120.000

Herritarren parte-hartzea

120.000

Udaltzaingoaren ibilgailu elektrikoa

50.000

Ur-kontadoreak

35.000

Bizikleta aparkaleku estaliak

30.000

Ekipo informatikoak

30.000

Santiagomendiko aterpetxea

25.000

Kultur jardueretarako materiala

25.000

AEKko lokala

9.000

Txakur parkea

5.000

GUZTIRA

1.278.000

 

Inbertsioak

Udalaren arabera, inbertsio esanguratsuena Apeztegiko igogailua izango da, 545.000 eurorekin: «igogailu honi esker herrigunea Goiko plazarekin, udaletxearekin eta eskolarekin modu irisgarrian lotzea lortuko da».

Ibai-parkea haunditzeko eta uholdeen aurkako obrak egiteko eskuratu behar diren lurren erosketak gauzatzeko, 160.000 euro bideratuko ditu Astigarragako Udalak. Eta bestetik, Udalak aurten Nabarra Oinatzeko lokala erosi du (erosketaren azken zatia 2024an ordainduko dute) eta, beraz: «lokal horretan Gizarte-zerbitzuak, Berdintasuna, Tokiko Garapena eta Kalexka zerbitzua (adin txikikoen eta familien arreta psikosozialaren zerbitzua) egokitzeko obra-proiektua idatziko dugu», ohartarazi du EH Bilduko Gobernu Taldeak.

Inbertsioekin jarraituz,  hurrengo «esanguratsuena» honakoa dela dio Udalak: «herriko musika talde eta gazteen eskaintzari erantzuteko inbertsioa: Frontoiaren azpiko garajeetan bi entsegu gela egokitzeko, 120.000 euro aurreikusi ditugu».

Astigarragako Udalak, aterpetxean hainbat hobekuntza lan egingo direla ere jakinarazi du: «lehenik bizikleta aparkaleku estaliak ipiniko ditugu, Izaskun kalearen atzealdean txakur-parke berri bat egokituko dugu eta oraingo Asti Txiki I-eko lokala (lehen haurreskola zena) AEKrentzat egokitzeko obra-proiektua idatziko dugu».

 

«Sailak modu orekatuan indartuko dira»

Udalak azaldu du sail guztiak modu «orekatu eta egokian» indartuko direla: «aurrekontu hauekin bereziki indartuko dira gizarte eta berdintasun politikak, bai eta kultura ere, eta haunditu egingo dira herritarren nahiz elkarte eta eragileen dirulaguntzak». 

Saila

2024 (€)

2023 (€)

Diferentzia

Alkatetza

296.079

286.208

9.871

%3,45

Udaltzaingoa

736.214

498.319

237.895

%47,74

Administrazio Orokorra

844.933

731.121

113.812

%15,57

Hirigintza, Etxebizitza, Ingurugiroa, Mugikortasuna

1.665.153

1.469.987

195.167

%13,28

Obrak eta Zerbitzuak

3.601.923

3.332.474

269.449

%8,09

Hezkuntza eta Euskara

921.204

992.804

-71.601

%-7,21

Kultura, Gazteak eta Jaiak

1.395.961

1.107.255

288.706

%26,07

Kirolak eta ariketa fisikoa

589.098

577.180

11.918

%2,06

Gizarte Zerbitzuak

1.213.869

1.051.661

162.207

%15,42

Kontuhartzailetza

348.314

328.829

19.485

%5,93

Berdintasuna, Tokiko Garapena, Enplegua, Turismoa

746.405

697.767

48.638

%6,97

GUZTIRA

12.359.152

11.073.605

1.285.547

%11,61

 

Gizarte Zerbitzuen Sailaren aurrekontua 1.213.869 eurokoa da, iazkoa baino %15,42 haundiagoa, «inoiz izan duen kopururik haundiena». Besteak beste, adinekoentzako zerbitzuei dagokienez, 72.000 euro gehiago erabiliko dituzte etxez-etxeko zerbitzua hobetzeko. Berdintasun politiketarako 20.000 euro gehiago izango dira (%36ko igoera). Besteak beste, martxan jarri berri diren emakumeentzako aholkularitza juridikoa eta zirrara sexu-aholkularitza zerbitzua eskaintzeko. Hirigintza eta ingurugiro saileko igoera, hondakinen bilketa eta batik bat tratamenduak izango duen gastu gehigarriagatik izango da, hain zuzen ere, 193.000 eurotan areagotuko da gastua. Eta Kultura, Jaiak eta Gazteria Sailari dagokionez, %26,1 igoko da, hau da, iaz baino 288.706 euro gehiago. 

 

Dirulaguntza/Ekarpena

Kirol Kudeaketa (Mundarro)

301.000

Norberto Almandoz Musika Eskola

162.000

Larrialdi laguntzak

105.000

San Marko Mankomunitatea

104.000

Beterri-Buruntza Mankomunitatea

89.000

Mundarro

85.000

Sagardun

77.000

Emakumeon Etxea

51.000

Udal taldeko politikoak

42.000

XaguXar

40.000

Euskara ikasteko laguntzak

37.000

Kronika

35.000

Alokairurako laguntzak

30.000

Baserritarren aldeko laguntzak

30.000

Kirol jarduerak antolatzeko laguntzak

29.000

Ergobiako jaiak

28.000

Jaiak antolatzeko laguntzak

28.000

Astiko

25.000

AEK

25.000

Aiztondo

22.015

Astigar

21.800

Udalbiltza

20.000

GUZTION dirulaguntza

18.000

Goldea

18.000

Elkarteen kultur jardueretarako laguntzak

17.000

UEMA

14.500

Galtzaur Erretiratuen Elkartea

12.000

Eskola kirola antolatzeko laguntza

10.747

Eskolako igeriketa ikastarorako laguntza

10.258

Familiei laguntzak – Gizarte Zerbitzuak

10.000

Kontxa Etxeberria beka – Hezkuntza

10.000

Kontxa Etxeberria beka – Gizarte-zerbitzuak

10.000

Euskara sustatzeko laguntzak

10.000

Gizarte erakunde eta elkartei laguntzak

10.000

Harituz

10.000

Eragiyok Abesbatza

10.000

Euskaraldia

10.000

Guraso Elkartea

8.583

Gazte Asanblada

8.500

Txirriskla

8.330

Familiei laguntzak

5.800

Ikasketako materiala erosteko laguntzak

5.000

Zaharren omenaldia antolatzeko laguntza

5.000

Astikat

5.000

Anuxkalde Jaia antolatzeko laguntza

5.000

Behemendi

4.500

Berdintasuna sustatzeko laguntzak

4.000

Euskal Herrigintza Laborategia

3.000

Oinherri Herri Hezitzailea

3.000

Herri Urrats, Nafarroa Oinez

3.000

Familiei hobariak

2.000

Zubieta bizirik

2.000

Eudel

1.600

Buruhandiei laguntza

1.000

GUZTIRA

1.642.633

 


«Orain arteko dirulaguntzei eutsiko zaie»

Dirulaguntzei dagokionez, orain arteko dirulaguntzei eutsiko zaie (baserritarren aldeko laguntzak, alokairurako laguntzak, eskola garraiorako laguntza, Kontxa Etxeberria beka, familientzako gizarte-laguntzak) eta beste hainbat ere indartuko dituzte, besteak beste, Mundarro eta Emakumeon Etxea elkarteenak.

Amaitzeko, Udalak aitortu du apustu «irmoa» egiten duela udal gizarte zerbitzuak «indartzeko eta euren kalitatea areagotzeko». Era berean, Udalak aitortu du herriaren hazkundeari aurre egiteko udalaren plantilla egokitzeko lanetan jarraitzen duela, eta horretarako, «beharrezkoa da administrazio publiko egituratu eta sendoa izatea herriak dituen erronkei ikuspegi publikotik erantzuteko».

Horrez gain, Astigarragako Gobernu taldearen ustetan, «2024ko aurrekontuak hurrengo urteetako inbertsio estrategikoak bideratzeko urtea izango da, adinekoen eta gazte eta nerabeen ekipamenduei dagokionez». 

Azkenik, irisgarritasunari eman dio garrantzia Udalak, Apeztegiko igogailuaren proiektua mahai gaineratuz : «kultur eskaintza indartzen jarraituko dugu, kasu honetan herritarren partehartzeari ateak are gehiago zabalduaz, politika feministan sakontzeko baliabideak areagotuko dira eta udal-zerbitzuen kalitateari eutsiko zaie»

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!