Kamioiek lilura sortzen dute haurren artean, eta hori baieztatu zuten aurreko asteburuan Astigarragako Garraio Gunean. Moviz Truck enpresak, Gautenak eta Guitransek antolatuta, bisita gidatua egin zuten Garraio Guneko txokoetatik barrena, eta gaztetxo ugari elkartu ziren bertan, hain gustukoak dituzten ibilgailuak gertutik ikusteko.
Haurrek asko gozatu zuten kamioi artean, eta horiek 'gidatzeko' aukera ere izan zuten.