Ingelesa eta frantsesa ikasteko aukera zabala eskaintzen du Astigarragako London School Of Languages akademiak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 2a, 00:00
London School Lenguages akademiak eskaintza zabala du.

«Gure ikasleek prestakuntza-saioak jasotzen dituzte, metodologia eta teknika berriak ezagutzeko, aitortu du Astigarragako akademiak.

Astigarragako London School Of Languages akademiak, «atzerriko hizkuntzak menperatzearen garrantzia» azpimarratu du, eta horretan aditua da; izan ere, 30 urte baino gehiago daramazkite ingelesa eta frantsesa irakasten, «gertuko eta konfiantzako ingurune batean».

London School of Languages akademiak talde klaseak, banakako klaseak edota online klaseak eskaintzen ditu: «gure xedea baita ikasleengatik ahalik eta tratu gertuena sortzea». Teacher Training departamentuaz gain, zentro homologatu bakarra izanik, irakasleen etengabeko prestakuntzari garrantzia ematen diotela azpimarratu dute. Eta era berean, ondorengoa nabarmendu dute akademiak irakalseek: «gure ikasleek prestakuntza-saioak jasotzen dituzte metodologia eta teknika berriak ezagutzeko».

Maila guztiak eskaintzen ditu Londos School of Languages akademiak, «haur, gazte eta helduak ditugu C2 (Proficiency) maila bitartera arte. Haurrak 3 urterekin hasten dira akademian, eta ingelesa jolastuz, kantatuz eta beraien gaitasunei egokitutako liburuekin ikasten dute». Eta horregatik, London School Languages akademiak gomendatu du txikitatik hastea atzerriko hizkuntza ikasten: «txikitatik hasten badira atzerriko hizkuntza ikasten, askoz ere errazago barneratuko dute, helduak direnean baino». Hala ere, Astigarragako akademiak ateak zabalik dauzka ingelesa edota frantsesa ikasi nahi duen edonorentzat: «gainera, ikasleen beharretara egokitzen gara eta gure lokalean klaseak emateaz gain, enpresetara ere joaten gara».

 
'Awards ceremony'

Londos School Of Languages akademiako ikasleek arrakasta izan ohi dute azterketa ofizialetan, eta hori ospatzeko, azterketak amaituta festa eder bat antolatzen dute urtero. Aurtengoa, abenduaren 15ean izango da, akademiako lokalean.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!