Trukerako azokak irekiko du bihar agenda eta hilak 16an Santo Tomas eta Upelio eguna ospatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 2a, 00:00
Eragiyok abesbatzak kontzertua eskainiko du Parrokian abenduaren 23an.

Astigarragako kultur agendan nabarmendu behar da denetatik izango dela abenduan. Hilabete amaieran Gabonekin lotutako ekitaldiak izango dira. Zinea mantendu da eta 2024ko egutegirako argazkiak erakutsiko dira Erriberan.

Urte amaiera ekintza askorekin dator 2023an. Gabonen bueltan hainbat ekitaldi antolatu dira, baina aurretik ere izango dira kulturarekin gozatzeko aukerak. Abendua euskeraren egunarekin hasten da eta aurten ere ospatuko da Foru Plazan. Trukerako azoka ere antolatuko da Joseba Barandiaran Plazan, eguerdian zehar.

Indartsu datorren asteburua abenduaren 16koa eta 17koa da. Santo Tomas Eguna ospatuko da, goizeko 10:00etan hasita, Foru Plazan eta txistorra postuak ez dira faltako. Egun horretan bertan Upelio Eguna antolatu du Gazte Asanbladak. 19:00etako jarri du poteorako hitzordua eta bapo afaldu ondoren festak jarraituko du DJarekin. Txartelak Zipotza tabernan daude salgai etzira arte.

Gabonetan Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko da kalejiran, 24an eta Andre Mari Elizan Eragiyok abesbatzak  kontzertu berezia eskainiko da abenduaren 23an. Urteroko jolas aretoa kiroldegian jarriko da eta abenduaren 26tik urtarrilaren 5era arte zabalduko da goizetan eta arratsaldetan. Urtea kopla zaharrekin amaituko dute Bustieta baserritik hasita.

 

Zinea, antzerkia, erakusketak, ikuskizunak, hitzaldiak, kontzertuak...

Hilabete osoan zehar, Erriberan, 2024ko egutegiaren argazki erakusketa izango da. Lehiaketara aurkeztu ziren argazki guztiak ikusi daitezke astelehenetik, abenduaren 29ra arte. Astelehenean eta abenduaren 11n Irati Odriozolak euskeraren inguruko hitzaldiak eskainiko ditu gurasoei zuzenduta. Zinean ere izango du lekua abenduan. Nobitaren dinosaurio berria eta El Maestro que prometió el mar eskainiko dira, abenduaren 10ean, Erriberan. Musika emanaldiak Erriberan lau egunetan entzun daitezke, abenduaren 15ean, 19an, 20an eta 22an, eta Karpera urdinak dokumentala ere izango da ikusgai. Abenduaren 16an Hondamendia antzezlana eskainiko da eta Gabonetako kontzertuak abenduaren 17an izango dira Erriberan.

 

ABENDUKO KULTUR AGENDA

ASTIGARRAGA

BIHAR

11:00-13:00 Haur eta gazteentzako jarduerak. Foru Plazan euskeraren eguna ospatzeko, Xaguxar Elkarteak haur eta gazteei bideratutako hainbat jarduera antolatu ditu, horien artean euskeraren aldeko horma irudia egitea. 

12:00-14:00 Trukerako Azoka. Joseba Barandiaran Plazan. Azokan arropa, jostailuak eta landareak trukatzeko, saltzeko eta erosteko aukera egongo da. 

ABENDUK 4-29

09:00-13:00/16:00-20:00 Argazki erakusketa Erribera kulturgunean. Udalaren 2024ko egutegirako antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiaak erakusgai egongo dira abenduaren bukaera arte.

ABENDUAK 4 eta 11

17:30-19:00 Hitzaldiak Erribera Kulturgunean Doan. Hizlaria Irati Odriozola. Euskeraren Nazioarteko egunaren inguruan antolatu dira, lehena guraso euskaldunentzat eta bigarrena, gaztelaniaz, euskeraz ez dakitenentzat. Abenduak 4ean: Zer egin gure seme-alabek ingurune gero eta euskaldunagoa izan dezaten? Abenduak 11n: No sé euskera. ¿Cómo ayudo a mis hijas/hijos?

ABENDUAK 10

16:30 Zinea Erriberan. Nobitaren dinosaurio berria. Sarrera 2 euro. Euskeraz, 106 minutu. 

ABENDUAK 10

19:00 Zinea Erriberan. El Maestro que prometió el mar. Sarrera 5 euro. Gazteleraz. 105 minutu. 

ABENDUAK 11 eta 20

18:00 Abenduak 11 (astelehena): AEK euskaltegia. Doan izenematea 663 043 314 telefono zenbakian edo zilegieskola@aek.eus webgunean. Xabier Miguelezek defentsa pertsonalerako oinarrizko baliabideak erakutsiko ditu. 

09:30 Abenduak 20 (asteazkena):  AEK euskaltegia. Doan izenematea 663 043 314 telefono zenbakian edo zilegieskola@aek.eus webgunean. Xabier Miguelezek defentsa pertsonalerako oinarrizko baliabideak erakutsiko ditu. 

ABENDUAK 12

19:30 Irakurketa kluba euskeraz; Ni ez naiz Mikel Laboa liburua hizpide. Isabel Etxeberriak zuzenduko du. Parte hartze irekia eta doakoa da. Erriberan. 

ABENDUAK 14

17:00 Gabon kontu eta kantu ipuin kontaketa Lur Kortaren eskutik. Gonbidapenak abenduaren 11n 10:00etatik aurrera liburutegian egongo dira eskuragarri eta udalaren web gunean ere bai. Haurrek gurasorik gabe egon behar dute. 

ABENDUAK 14

18:30 Karpeta urdinak dokumentala Erriberan. Doan. Euskadin 1960-2014 urte artean izandako tortura eta tratu txarrak aztergai.

ABENDUAK 15 

17:30 Emozioa ilustratzen tailerra, Erriberan. Sarrera 10 euro. Euskeraz eta gaztelaniaz. Izenematea 652 701 553 zenbakian. Lorena Martinez Oronozen eskutik.

ABENDUAK 15-19-20-22

Musika entzunaldiak, Erriberan. Doan.

A15 19:00 Triki, pandero eta eskusoinu taldeak.

A19 17:00 Bateria. 

A19 19:00 Haize instrumentuak. 

A20 17:30-19:00-20:00 Pianoa txikaik eta helduak, pianoa eta ahotsa. 

A22 17:30 Pianoa. 

ABENDUAK 16

19:00 Hondamendia antzerkia. Erriberan. euskera. Sarrera 10 euro eta 5 euro 18 urtetik behera. 

ABENDUAK 17

12:30 Gabonetako kontzertuak. Erriberan. Doan.

ABENDUAK 18

19:30 La identidad Milan Kundea, Literatur solasaldia. Erriberan. Gaztelaniaz Juankar Landak zuzendua. Doakoa eta irekia.

ABENDUAK 23

19:00 I. Ahober abesbatza zikloa. Andre Mari Elizan. Doan. Eragiyok abesbatzak Gabonetako Kontzertu berezia eskainiko du Matias Sagreras organistak eta Larrea boskoteak lagunduta.

ABENDUAK 24

11:30-12:00 Olentzero eta Mari Domingi Santiagomenditik jaitsiko dira eta haurrekin Foru Plazan abestu ondoren, kalejiran ibiliko dira elkarrekin.

ABENDUAK 26-URTARRILAK 5

11:00-13:00 eta 16:00-18:30 Jolas aretoa kiroldegi azpiko aretoan. Doan 8-12 urteko haurrentzat. Hainbat joko eta jolas izango dira. 

ABENDUAK 27-28

17:00 Liburu txiki kluba. Liburutegian. 27an 0-3 urteko haurrak heldu batek lagunduta. 28an 3-5 urteko haurrak heldu batek lagunduta. Mestiza elkartea. Euskera, gaztelania, ingelesa. 

ABENDUAK 29

17:00 Hodei magoa. Sentsazioak. Erriberan. Sarrera 3 euro/ 6 euro (+18).

ABENDUAK 31

11:00 Urtezaharreko koplak. Santiagomendi Kantuz taldea Bustieta baserritik hasita, kopla kantari. Bukaera Ikatza tabernan izango da. Partehartze irekia da. Interesatuek aurrez 637 736 629 telefonora deitu.

OHARRAK

ABENDUAK 6-30

Gabonetako pinua sagar eta kandelekin apaintzea, Sagardoetxean.

ABENDUAK 14

'Kaixo Mintzalagun!' 18:00etan Ikatza tabernan.

ABENDUAK 16

Santo Tomas Azoka 10:00etan Foru Plazan.

ABENDUAK 16

Upelio Eguna 19:00etan poteoa eta 21:00etan afaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!