Astigarragako Udalak herriko emakumeei zuzendutako aholkularitza juridiko zerbitzu berria eskainiko du asteazkenetik aurrera. Zerbitzua aurrez aurrekoa izango da eta hamabostean behin eskainiko da, 16:00etatik 18:00etara. Interesa duenak aurretik hitzordua eskatu beharko du: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidean edo 648417154 telefonora deituta.