Gabonei begira kontsumo jasangarri bat bultzatzeko asmoz, truke azoka antolatu du Astigarragako Emakumeen Etxeak, abenduaren 3an. Arropa, jostailuak zein landareak trukatzeko aukera egongo da goizeko 12:00etatik 14:00ak bitarte, Joseba Barandiaran Plazan. Helburua gabonetako kontsumo masiboa murriztea da, jada etxean ditugun eta erabilpenik ematen ez diegun arropa, jostailu eta landareak elkartrukatuz.
Data zehazteke dagoen arren, Xaguxarrek ere antolatuko du urtero moduan jostailu trukaketa. Egun bat zehaztuko da jostailu guztiak biltzeko eta ondoren, truke txartelei esker, beste norbaitek utzitako jostailua hartu ahal izango da.