Ostegun honetan emango diote hasiera, Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, Sagardo Forumaren bosgarren edizioari, eta abenduaren 2ra arte iraungo du. Sagarra eta sagardoari lotutako ekoizleak, adituak eta eragileak batuko dituen ekitaldi honek hiru zati izango ditu; aurrenekoa izango da Nazioarteko Sagardo Lehiaketa. Ostegunean egingo dute, Donostiako Kursaalean. Bigarren atala, jardunaldi teknikoek osatuko dute, abenduaren 1ean, eta egun osorako egitaraua prestatu dute. Hirugarren atala eta azkena, abenduaren 2koa da: Nazioarteko Sagardo Azoka, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Azpian
V. SAGARDO FORUM AZAROAK 30 IV. Nazioarteko Sagardo Lehiaketara aurkeztutako produktuan dastaketa. Donostiako Kursaalean. 20:30 Afari maridatua bertako eta nazioarteko sagardoekin, Tabakalerako LABe Jatetxean ABENDUAREN 1 Jardunaldi teknikoak Erroberan 8:45 - 09:00 Akreditazio eta dokumentazioaren banaketa 09:00 - 09:15 Ongietorria Lehengaia: Sagargintza 09:15 - 10:00 Kazakhstan, landatutako sagarraren jatorria. Catherin Peix. 10:00 - 10:45 Nekazaritza birsortzailea. Francesc Font eta Nuri Madeo. 10:45 - 11:15 Kafea 11:15 - 12:00 Kataluniako Geneva® serieko sagarrondo-patroi berriekin izandako esperientzia. Joaquim Carbó. Lehengaia: Turismoa 12:00 - 12:20 Turismo eredua euskal sagardoaren sektorean. Amaia Zubeldia. 12:20 - 12:40 Zer eskatzen duen Euskal Herrira datorren bisitariak. Leire Alkorta. 12:40 - 13:00 Bidaia sagardoaren munduan barrena. Haritz Rodríguez. 13:00 - 13:30 Mahai ingurua: Turismoa Euskal Herriko sagardotegietan. Amaia Zubeldia, Leire Alkorta eta Haritz Rodríguez Lehengaia: Sagardogintza 13:30 - 15:45 Sagardoaren dibertsifikazioa eta sagardoa latan (bazkaria eta dastaketa. Paul Vander Heide. 16:00 - 16:40 Norvegiako sagardotegi baten negozio-eredua. Asbjørn Børsheim (Ulvik Frukt & Cideri) 16:40 - 17:20 Udardoen nazioarteko historia. Adam Wells 17:20 - 18:00 Sagardoaren esportazioa. Jasper Smith (Son Of Man) eta Charlie Burt 20:30 Afaria Alorrenea sagardotegian (Astigarraga). 'Txotx erritu afaria' ABENDUAK 2 Donostiako Kursaalean 10:00-11:00 IV. Nazioarteko Sagardo Lehiaketaren sari banaketa. 11:00 - 20:30 Bertako, estatuko eta nazioarteko ehun sagardo baino gehiago dastatzeko aukera. |
irakurgai egitarau osoa.