Enaitz Goñi, Euskal Herriko txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 21a, 00:00
Enaitz Goñi.

Distantzia Luzeko txapelketa absolutoa bigarren aldiz irabazi du Galdakaon Gipuzkoako markarik onena eginez.

Enaitz Goñi Distantzia Luzeko Euskal Herriko txapeldun irten zen Galdakaon igandean jokatutako txapelketan. Pasa den urteko atsedenaldia eta gero, orain bi urte bezala, lortu zuen urrea eta bigarren aldiz irabazi du 3.000 metrotako txapela. Igerilekuan jokatzen den txapelketa da eta Goñik 33 minutu 4 segundu eta 63 ehuneneko behar izan zituen 120 luzeak amaitzen.

Pozik zegoen eginiko lanarekin, baina arantza txiki bat ere geratu zitzaion. Gipuzkoako markarik onena egin zuen, baina Euskal Herriko errekorretik oso gertu geratu zen. Sei segundu eta 85 ehunenekotara geratu zen Aitor Sastreren errekorretik. Gainera, 2.800 metrora arte errekorraren azpitik joan zen. «Pena izan da. 2.000 metrora arte oso ongi joan naiz. Errekorra egin zenean baino hamar segundu azpitik nindoan , baina azken 500 metrotan sufritu egin dut eta hor galdu dut aldea».

 

Euskal Herriko kluben arteko txapelketa

Hurrengo helburua Euskal Herriko Kluben arteko txapelketa izango da. Abenduaren 2an eta 3an izago da Irungo Azken Portu igerilekuan eta aurten Bidasoarekin egingo du igeri Goñik. Tolosaldea utzi eta Irungo taldera joan da astigartarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!